
Jendaurreko informazio eta gazteen intereseko gaietan espezializatutako orientabide zerbitzua. Udalak zerbitzua zure eskura jarri du dohainik.
Kalitatezko informazioa eskaintzen dizugu, osoa, eguneratua, praktikoa eta erabiltzeko erraza. Gainera, zure intereseko izan daitekeen edozein berri ematen dizugu: aisia eta astialdia, asoziazionismoa, boluntariotza, lan- eremuak, Europa, bekak, enplegua, oposizioak, prestakuntza, ikastaroak, osasuna…
Horretarako:
Astero argitaratzen dugu: Gazte Buletina.
Youtube-n eta Facebook-en gaude. Baita Gipuzkoa Blog-ean eta hemen ere, Bulego Birtuala gaztebulegoa.errenteria.net
Nahiz izanez gero, Merkatuzarreko bulegora etor zaitezke, eta bertan:
Zure eskura jarri nahi ditugu,
Gure ustez fidagarriak diren informazio iturriak, 5 ordenagailu Interneterako sarrera dohainik dutela, Wifi zerbitzua, auto-kontsultarako gela, gure zerbitzu guztiak eta, batez ere, gure laguntza.
Informazioa hedatzeko gure produktuak eta kanalak, burutzen dituzun eta Errenteriako gazteentzat interesa duten jarduerak edo ekitaldiak jakinarazteko. Informaziorik bidaltzen badiguzu, guk argitaratuko dizugu.
Informazioa ezagutza da, partekatzen baduzu, gehiago jakingo duzu eta aukera gehiago izango dituzu.