Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/09/13
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Errenteriako Gazte informazio Bulegoa Gara 

Gazte Informazio Bulegorako Sarrera
Gazte Informazio Bulegorako Sarrera

Jendaurreko informazio eta gazteen intereseko gaietan espezializatutako orientabide zerbitzua. Udalak  zerbitzua zure eskura jarri du dohainik.

Kalitatezko informazioa eskaintzen dizugu, osoa, eguneratua, praktikoa eta erabiltzeko erraza. Gainera, zure intereseko izan daitekeen edozein berri ematen dizugu: aisia eta astialdia, asoziazionismoa, boluntariotza, lan- eremuak, Europa, bekak, enplegua, oposizioak, prestakuntza, ikastaroak, osasuna…

Horretarako:

  • Gure ustez zure interesekoa izan daitekeen informazioa aurkitzen dugu.
  • Ahalegintzen gara interesatu guztientzat informazio ulergarria izan eta zabal dadin.
  • Informazio produktuak lantzen ditugu azkar eta modu errazean heda dadin.

Astero argitaratzen dugu:  Gazte Buletina.

 Youtube-n  eta  Facebook-en  gaude. Baita  Gipuzkoa Blog-ean  eta hemen ere,  Bulego Birtuala gaztebulegoa.errenteria.net

Nahiz izanez gero, Merkatuzarreko bulegora etor zaitezke, eta bertan:

  • Informatu eta era pertsonalizatuan bideratuko zaitugu. Behar izanez gero, espezializatutako zerbitzuekin harremanetan jarriko zaitugu.
  • Informazioa bilatzen autonomo izaten lagunduko zaitugu, sarean informazioa aurkitu eta on line bidezko aholkularitza izan dezazun.

Zure eskura jarri nahi ditugu,

Gure ustez fidagarriak diren informazio iturriak, 5 ordenagailu Interneterako sarrera dohainik dutela, Wifi zerbitzua, auto-kontsultarako gela, gure zerbitzu guztiak  eta, batez ere, gure laguntza.

Informazioa hedatzeko gure produktuak eta kanalak, burutzen dituzun eta Errenteriako gazteentzat interesa duten jarduerak edo ekitaldiak jakinarazteko.  Informaziorik bidaltzen badiguzu, guk argitaratuko dizugu.

  

Informazioa ezagutza da, partekatzen baduzu, gehiago jakingo duzu eta aukera gehiago izango dituzu.

  


| Pablo Iglesias Kalea, 3- 20100.Telefonoa: 943 449640, Faxa: 943 449656 | © 2011 Errenteriako Udal Gazte Informazio Bulegoa