Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/07/12
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

XXIII ARGAZKI LEHIAKETA Madalenak 2017 

Antolatzailea: Errenteriako Argazkilaritza Taldea

GAIA: Errenteriako 2017ko MADALENAK

PARTE-HARTZAILEAK: Adinaren arabera 3 taldetan banatuko dira

1. 10 urte arteko parte-hartzaileak

2. 11 urtetik 17 urte arteko parte-hartzaileak

3. 18 urtetik gorako parte-hartzaileak

IZEN-EMATEA: Uztailaren 18, 19 eta 20an, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Sustapen Elkartearen lokalean (Zubiaurre kalea 8, behea, Etxeberrieta auzoa). Izena emateko fitxa betetzeak euro bat balioko du

MODALITATEA ETA ARGAZKIAK ENTREGATZEA:

Argazki digitalak, koloretan eta/edo zuri-beltzean

Uztailaren 27 eta 28an entregatu beharko dira 18:00etatik 20:00etara, izen-ematea egin den lokalean bertan. Partaide bakoitzak hautatutako 3 argazki JPEG formatuan eraman beharko ditu edo afc.fotografia@gmail.com helbide elektronikora bidali, uztailaren 29ko 24:00ak arte

SARIAK:

Hiru sari egongo dira kategoria bakoitzeko eta parte-hartzaileek ezin izango dute sari bat baino gehiago irabazi

SARI BANAKETA:

Xenpelar etxean egingo da irailaren 2an, arratsaldeko 19:00etan

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN


| Pablo Iglesias Kalea, 3- 20100.Telefonoa: 943 449640, Faxa: 943 449656 | © 2011 Errenteriako Udal Gazte Informazio Bulegoa